Gipuzkoara iristen diren migratzaileei harrera integrala egiteko protokolo bat eskatu dute hainbat eragilek
rakunde publikoek Euskaditik igarotzen ari diren pertsonei babesa emateko egin dituzten akordioekiko kezka adierazi zuten, eta “salbuespenezko eta aldi baterako baliabideak” bilakatzeko beldurra aitortu zuten. Migrazio-prozesuek egun sortzen dituzten beharrek “egiturazko izaera” dutela baieztatu zuten eta horiek erabat estaliko dituzten baliabideek “izaera integrala, iraunkorra eta ez salbuespenezkoak” izan behar dutela aldarrikatu zuten.
Erakunde sinatzaileek Donostiako udaletxean aurkeztutako manifestuan, honako hiru eskaera zehatzak jaso zituzten, Donostiako Udalari, Gipuzkoako Batzar Nagusiari eta Eusko Jaurlaritzari men eginez:
Pasa den ostiralean, uztailaren 13an, Donostiako 25 bat eragile sozial eta alderdik manifestu bat erregistratu zuten Donostiako Udaletxean, Gipuzkoara iristen diren edota bertatik pasatzen diren migratzaileei harrera integrala egiteko protokolo baten garapena eskatuz. Uztailaren 19ko Udal Batzarrean hitz egingo da eskaerari buruz.
Idatzia erregistratzeaz gain, prentsaurreko bat egin zuten eragileetako ordezkariek, hainbat aldarrikapen egiteko. Espainiar kostaldera iristen diren pertsona migratzaile kopurua igotzearen arrazoia “Europar Batasunak eta Espainiar Gobernuak mugak itxi izana” dela salatu zuten eta Gipuzkoan, Europako iparralderantz joateko ibilbidean dagoen mugetako bat izanik, pertsonen zirkulazioa nabaria dela azaldu zuten. Prentsaurrekoan parte hartu zuten eragileen iritziz, joera honek gora egingo du, eta migrazio ibilbideetan dabiltzan pertsona hauen “premia espezifikoak” asetzeko, erakunde publikoei behar bezalako baliabideak ez garatzea leporatu zieten.
Era berean, erakunde publikoen adierazpenek eta errealitateak ez dutela bat egiten salatu zuten. Esaterako, Donostiako Udalak maiatzaren 22an “harrera hiria” bilakatzeko onarpena egin zuela gogoratu zuten, baina azaldutako prestutasuna eta benetako praktikaren artean “kontraesana” dagoela azaldu zuten. E
- Igarotzen ari diren eta Donostiara iristen ari diren pertsonentzako protokolo baten garapena, non behar ezberdinak kontutan hartuko diren eta harrera integrala bermatuko den.
- Gune eta aterpetxeen ezarpena baldintza duinetan, beharrezkoak diren baliabideekin, eta egoera ezberdinei aurre egiteko aukerekin (janaria, arropa, osasuna…). Ez lirateke bakarrik hiru egun igarotzeko guneak izan behar.
- Lan hauek, horretarako prestatutako erakundeek egin beharko dituzte, eta giza baliabide, zein materialak ere haiek kudeatu beharko dituzte, egoerari aurre egiteko.