Gaur egin dute finalaren aurkezpena, Iruneko Stadium Galen. (Argazkia: Reala)
Realak eta Athleticek abuztuaren 4an jokatuko dute
II. Euskal Herria Txapelaren finala. Partida Iruneko Stadium Galen izango da, eta ligan jokatutako derbietan puntu gehien lortu dituzten bi taldeak neurtuko dira bertan.
Sarrerak gaurtik aurrera daude salgai, EH Kirolaren web orrialdean, eta datozen egunetan Realaren dendan eskuratu ahalko dira ere. Prezioa bost eta 20 euro artekoa izango da.
Finala 18:15ean jokatuko dute.