David Sainz: 'Maila handiko liga'
David Sainz, San Juaneko arraunlari donostiarra.
Urtez urte TKE ligako maila oso zorrotza dela ikusten dugu.
Orain arte Urdaibai izan da jaun eta jabe, baina hiruzpalau traineru daude Urdaibairen akatsaren bila, banderak konkistatu ahal izateko. Kantauriko lau traineru onenak daude ohorezko txandan, eta atzean, bigarren txandako traineruak, ohorezko txandan sartzeko borrokan.
Aurten, pausotxo bat aurrera eman dute Santurtzik, Donostiarrak, Ondarroak eta Cabok, eta maila handia erakusten ari dira. San Pedro borrokan ari da lehenengo txanda horretatik irteteko, baina ez du lan erraza izango, bigarren txandako ontziak oso ongi baitabiltza. Bestalde, Kaiku, Tiran eta gure ontzia, San Juan, proiektu berriekin ari gara lanean, gogor borrokatzeko asmoarekin.
Gure helburura da estropaz estropada aurrera egitea, eta txanda irabaztera iristea. Taldea horretarako entrenatuta eta prest dago. Lan asko dago aurretik, izan ere, talde erdia KAE 2 ligatik TKE ligara pasa da denboraldi batetik bestera. Gauza asko ikasi behar izan dituzte aurten gazteenek, eta San Juanek ez du bere aurpegirik onena atera oraindik.
Inork ez zuen esan hau erraza izango zenik. Entrenamendu bakoitzean %200 eman behar dugu, eta horretarako prest gaude. Aupa San Juan! eta esaten den bezala: “No pain, no gain! Hard work!”.