30 artista baino gehiago izango dira Glad is the Day jaialdian
Glad is the Day jaialdia jardunaldi bakarrean egin beharrean, bi jardunalditan egitea erabaki du jaialdiaren antolakuntzak. Egiako parkean, Dabadaba aretoan eta Le Bukowski aretoan egingo dute jaialdia, abuztuaren 4an eta 5ean. Jaialdian egongo diren artisten artean, Los Mirlos talde peruarra, Sara Mansilla musikari donostiarra, Rukula talde usurbildarra eta Mujeres talde katalana nabarmentzen dira. Musika izango da, aurten ere, jaialdiaren ardatza, baina ez dira zuzeneko kontzertuak bakarrik egongo; DJ saioak, azoka bat, instalazio artistiko bat eta haurrentzako jarduerak ere egongo dira.
Jaialdia bi egunetara luzatu izana, hau gorpuztu izanaren emaitza dela adierazi du Jon Insausti Kulturako zinegotzi ordezkariak. Alejandro Lopez Dabadaba aretoko ordezkariak, bere aldetik, jaialdia bi egunetan ospatzeko beharra ikusten zutela nabarmendu du, musika eskaintzaren aniztasuna azpimarratzearekin batera. Izan ere, rapa, rocka, folka edota elektro swinga entzun ahal izango dira, besteak beste.
Egunez egingo den jaialdia dela gogoratu du Jon Aizpurua Kultur Ekintzako zuzendariak, eta gauez jarraitu nahi dutenek, Dabadaban eta Le Bukowskin Landerground, Araña eta Mkol DJ-en saioak izango dituztela, besteak beste. Izan ere, familia guztiarentzat zuzendutako jaialdia dela nabarmendu du Aizpuruak, eta helburua familiek egun osoa parkean pasatzea dela. Bestalde, instalazio artistikoari dagokionez, Emaus taldearekin batera egindako laberinto bat izango dela azaldu du Aizpuruak.
Donostia Kulturak, Kutxa Kulturrek, Dabadabak eta Le Bukowskik hartzen dute parte Glad is the Day jaialdian, horregatik, elkarlanaren emaitza dela adierazi du Insaustik. Ildo beretik jo du Aizpuruak, haren aburuz, sektore pribatuaren eta sektore publikoaren arteko elkarlanaren “eredu” baita jaialdia.
Azken urteotako arrakasta ikusita,