Carmen Artaza donostiarrak irabazi du aurtengo Luis Mariano Kantu Txapelketa
Luis Mariano Kantu Txapelketaren finalean parte hartu zuten hainbat herrialdetako 46 abeslarien artean –errekorra hautsi dute aurten– Carmen Artaza mezzosoprano donostiarra gailendu zen atzo. Txapelketa garaitzeaz gain, publikoaren saria eta gazte promes saria ere jaso ditu Artazak. Hala ere, azken sari hau Sofia Esparzarekin banatu beharko du donostiarrak. Horrela, txapelketaren garaipenaren 6.000 euroak, publikoaren sariaren 2.000 euroak eta gazte promes sariaren erdia, 1.000 euro, alegia, eraman ditu etxera.
Esparza izan da txapelketako bigarren sailkatua eta Yolanda Perez izan da hirugarrena. Luis Mariano sariari dagokionez, Alberto Camonek eraman du aurtengoan. Bestalde, finalera iritsi izanagatik diploma eraman dute Elvira Padrinok, Gilen Goikoetxeak, Cristina Laia Vallesek, Alberto Camonek eta Megan Barrerak.
XIV.