Rakel Arenaza, Jone Laspiur eta Joseba Salbide Koban taldeko musikariak. (Argazkia: Inaxio Esnaola)
Azken urteetan emakumeen presentziak gora egin du Donostiako musikagintzan. Bakarlari zein talde ugari azaleratu dira, eta horietatik askok dituzte emakume musikariak. Gehiengoa ez badira ere, bada azpimarratzeko modukoa.
IRUTXULOKO HITZA errealitate horri begira jarri da eta
Koban taldeko kideekin izan da.
Olatz Salvador, Lide Hernando eta
Sara Zozaya musikariak ere elkarrizketatu ditu. Ostiraleko astekarian luze-zabalean irakurri ahal izango da erreportajea eta elkarrizketa sorta.
Zazpi kidek osatzen dute Koban banda, eta horietatik bost dira emakumeak. Rakel Arenaza eta Jone Laspiur dira horietako bi. “Kobanen gehienak emakumeak izatea naturala da, baina bere balioa ere badu”, dio Arenazak. Loraldi, belaunaldi edo horrelakorik eman den baieztatu edo ezeztatu gabe, emakumeak musikan duen lekua hobetu behar dela uste dute. “Agertokietan emakumeak beste musika tresnekin ikusteko gogoa dut”, esan du Laspiurrek.