Ramon Diaz zena, Loiolako pilotalekuko markagailuarekin.
Ramon Diazen oroimenezko pilota partidak jokatuko dituzte Loiolako frontoian, uztailaren 22an. Loiolatarra Kirol Elkarteak antolatu du jaialdia, eta gizonak zein emakumeak ariko dira nor baino nor, lehen mailako amateurrak guztiak ere.
Norgehiagoken ostean, herri bazkaria egingo dute elkartean. Bazkarirako izena eman beharra dago osteguna baino lehen, 25 euroren truke, elkartean bertan edo Aldazabal tabernan.
PILOTA JAIALDIA
- 11:00.
- Esnal (Hernani)-Aranburu (Oiartzun)
- Chiapuso (Loiola)-Koka (Altza)
- 12:00.
- Ainhoa Urien-Amaia Vicario
- Miren Larrarte-Miriam Arrillaga