Uliak eremu seguru izateari utzi diola salatu du Eguzki Taldeak
Eguzki Talde Ekologistak nabarmendu du parkeak segurtasun-eremu izateari utzi dionez, bertan dagoeneko ehiza ez dagoela debekatuta.
Eguzkik dioenez, Uliaren “erabiltzaile gehienak” daude bertan ehiza debekatzearen alde. Parkea Donostialdea eta Oarsoaldeako biriketako bat dela, eta bertako bideak oso garrantzitsuak direla azpimarratu du taldeak. Izan ere, bide ugari pasatzen dira Uliatik, eta jende asko igarotzen da haietatik. Talaia bidetik, esaterako, 110.000 pertsonatik gora pasa ziren iaz.
Epai bat betetzeko egin du Foru Agindua Aldundiak eta, oraindik ere, datorren ehiza garaia arautuko duen Aginduan jarduera hori debekatu dezake. Beraz, parkeak segurtasun-eremu izaten jarraitu dezan, Ulia parke segurua eta denontzat agiria sinatu dute 27 elkartek, Eguzki Talde Ekologistak, Herri Ametsa Ikastolak eta Ulia Lore Baratzak, besteak beste. Bestalde, Donostiako eta Pasaiako udalek ere Ulia segurtasun-eremu izatearen alde egin dute.
Talde ekologistak Aldundiari “arduraz” joka dezan eskatu dio eta Donostiako zein Pasaiako udalei ahal duten guztia egin dezaten. Eguzkiren aburuz, Aldundiak Ulian berriro ehiza baimentzen badu “amore emango du ehizaren lobby-aren aurrean” eta “bizkarra emango die parkearen erabiltzaile gehienei”.
2014an Gipuzkoako Foru Aldundiak Ulia segurtasun-eremu izendatu zuenetik, ezin izan da bertan ehiza egin. Baina, berriki, izendapen hori deuseztatu du Aldundiak, Foru Agindu baten bitartez. Horregatik,