Auzo bakoitzeko pintxo onenen gida idatzi dute
bost pintxo onenen gida idatzi dute, bisitariak hiriko leku ezezagunagoetara erakarri eta auzoetako taberna eta saltokiak indartu nahian. Momentuz bost auzo horietako pintxo onenen inguruan baino ez dute idatzi, baina dagoeneko iragarri dute hurrengoa Egia izango dela. Pintxoak argazkietan diruditen bezain onak badaude, benetan gozatuko dute kontsumitzaileek, argazkiak ikusita bakarrik gosea pizten baita.
Auzo bakoitzeko pintxo bat nabarmentzearren, Antiguako Trikuharri tabernako txipiroia plantxan dago auzoko bost pintxo onenen artean, antiguatarren artean aski ezaguna. Amara Berriko taberna berrienetako baten izkira-opilak arreta deitzen du baita ere, Darlalata tabernakoak, hain zuzen. Hiri guztian aspalditik ezaguna den Bodega Donostiarra tabernako gilda klasikoa nabarmentzen da Grosen, klasikoek ez baitute huts egiten. Erdialdeko Antonio tabernakoa izan daiteke gidako pintxo elaboratuenetako bat, saltsa italiarrean bildutako otarrainxka-isatsa pintxoa, alegia. Parte Zaharrari dagokionez, La Cepa tabernako behi zaharraren azpizuna patata frijituekin, Gernikako piperrekin eta pikillo piper konfitatuekin pintxoa da erakargarrienetako bat.
Gida horrekin batera, bisitariak pintxoak era tradizionalera jatera animatzen dituen bideo bat egin dute. Bertan, taberna batetik bestera mugitzera, botea jartzera eta pintxoarekin batera zerbait edatera animatzen dituzte turistak.
Hona bideoa:
Antiguako, Amara Berriko, Groseko, Erdialdeko eta eta Parte Zaharreko