Diru laguntzak emango dituzte enpresa berrietarako
Donostia Sustapenaren webgunean. Txosten bat ere osatu dute informazio osagarriarekin.
Bi ataletan jarri dituzte diru laguntzak jasotzeko mekanismoak:
1.- Donostian 2018an sortutako enpresentzako diru-laguntzak.
Norberaren konturako lanpostu berrien sorrera babestea du xede, alderdi hauetan:
a) Izaera orokorreko enpresa berriak sortzea.
b) Enpresa berriak sortzea berrikuntza-irizpideetan oinarrituta eta hiriari balio erantsia ematea, zeharkako sustapen-estrategiarekin sintonian eta Donostiako Sustapenak tokiko egitura ekonomikorako antolatzen dituen sektore estrategikoen garapenaren alde apustu eginez.
Diru-laguntza horietarako 300.000 euroko ekarpena egin dute, eta enpresa berri bakoitzak 10.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez. Emakume ekintzaileek sortutako enpresen kasuan zenbateko hori % 20 areagotuko da.
2.- Saltoki eta zerbitzuetako lokal berriak sustatzeko diru laguntzak.
a) 1.000 euroko diru laguntza jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinen alokairurako, kalean bertan publikoarentzako arreta zerbitzuarekin saltoki bat edo zerbitzuetako establezimendu bat jartzeko.
b) Altza, Bidebieta, Amara Berri, Loiolako Erribera, Loiola, Martutene, Intxaurrondo eta Egia auzoetako lokal berriek 2.000 euroko diru laguntza jasoko dute.
Diru-laguntza horietarako, 100.000 euroko ekarpena egingo dute. Iaz, 220 enpresa baino gehiagok jaso zuten babesa, eta 30 enpresa baino gehiago izan ziren alokairurako diru laguntzen onuradunak.
Enpresa berrien sorrera sustatzeko, diru laguntzetarako deialdi berri bat ireki du DonostiaUP! -ek. Ekintzaileek euren jarduerak planteatu beharko dituzte, berrikuntzan oinarrituta, hori izango baita funtsezko balioa. Diru laguntzei buruzko informazio guztia topa daiteke