Hitzaldiak eta zinema saioak ere izango dira Jazzaldian
doako kontzertuak dira aurten ere Jazzaldiko programazioan arreta gehien deitzen dutenak eta jende gehien erakartzen dutenenak. Baina, horietaz gain, jazzaren inguruko hitzaldi eta zinema saio eskaintza anitza ere badago.
Zinemari dagokionez, jaialdiaren lehen hiru egunetan –hilaren 25, 26 eta 27an– dago Jazzinema izeneko eskaintza, Tabakaleran. Thelonious Monk: Straight, No Chaser filma ikusi ahal izango da lehen egunean Tabakalerako zinema aretoan. Jazz piano-jotzailearen bizitzaren inguruko dokumentala da hori, non, Monken zuzeneko kontzertuen zatiak eta haren familia eta lagunen adierazpenak azaltzen diren. Bigarren egunean, Nina Simone jazz abeslariaren bizitzaren inguruko What Happened, Miss Simone? dokumentala emango dute areto berean, abeslari estatubatuarraren inguruan gehiago ikasteko aukera paregabea.
Ostiralean ez dute filmik emango, jazzaren eta zinemaren arteko harremanaren inguruko mahai inguru bat baizik. Bertan, Fernando Trueba zinemagileak, Caros Boyero zinema kritikariak eta Ruth Perez de Anucita Zinemaldiko komunikazio arduradunak hartuko dute parte.
Patri Goialde Musikeneko irakasleak, bere aldetik, lau hitzaldi emango ditu San Telmo Museoan. Duke Ellington piano-jotzailearen ingurukoa izango da lehena, non, Conrad Herwig-Carlos Martin Quintet taldeak joko duen. Billie Holiday abeslariaren ingurukoa izango da bigarren hitzaldia, eta Skytrain taldeak joko du bertan. Hirugarrena, Charlie Parker saxofoi-jotzailearen ingurukoa izango da, Chris Kase Quartet taldeak lagunduta. Charles Mingus kontrabaxu-jotzailearen ingurukoa izango da azkena, eta Andrzej Olejniczak Quartet taldeak joko du. Goizeko hamaika eta erdietan emango dituzte hitzaldi guztiak doan, eta musikari horien inguruan gehiago ikasteko aukera bikaina izango da.
Bestalde, aipatzekoak dira hilaren 26 eta 27an emango dituzten eskola magistralak. Bruce Barth Trio taldeak emango du lehenengoa, eta Julian Lagek bigarrena. Victoria Eugenia Klubean emango dituzte biak, arratsaldeko bost eta erdietan.
Urtero bezala, ordainpeko zein