Argazkia: Reala
Markel Bergara elgoibartarra eta Reala akordio batera iritsi dira jokalariak klubarekin 2019ko ekainaren 30era bitarte zuen kontratuari amaiera emateko. Erdilariak, hortaz, talde donostiarra utziko du, kamiseta txuri-urdina
hamar denboraldiz babestu duelarik.
Iaz Realak Getaferi urtebeterako utzi zion jokalaria, eta denboraldi eraginkor baten ostean (18 partida jokatu zituen eta lau gol sartu), talde madrildarrak Bergara bere taldera batzeko interesa zuela adierazi zion klub donostiarrari. Jokalariaren gustuko aukera zenez, bere irteera ez oztopatzeko erabakia hartu du Realak.