Gazte zeliakoen topaketa egingo dute
Gazte zeliakoen urteroko topaketa hartuko du Donostiak egunotan. Hala, zeliakoen bizi kalitatea hobetze aldera, egun hauetan ezagutzak eta esperientziak trukatuko dituzte hainbat jardunalditan. Donostiako Udalak goizean harrera egin die berrogeita hamar lagunei, Euskadiko Zeliakoen Elkartekoak (EZE) eta Espainiako Zeliakoen Elkarteen Federaziokoak (FACE). Gazteriako zinegotzi Martin Ibabek ongietorria egin die eta kolektibo honen bizi kalitatea hobetzeko egiten duten lana eta esfortzua azpimarratu ditu.
Jardunaldien helburuak hauek dira: gazte zeliakoen artean mugikortasuna sustatzea, osasungarriak diren eremuetan; gaixotasun hori dutenen arteko harremana bultzatzea; bidaiatzeko aholkuak jasotzea zein ezagutzak eta esperientziak trukatzea; eta gazteen artean asoziazionismoa sustatzea. Gainera, egun hauetan, inguruko hainbat leku ezagutuko dituzte gazteek, eta ostatua Donostian izango dute.