Zinemaldirako film berriak aurkeztu dituzte. (Argazkia: Zinemaldia)
Irailaren 21etik 29ra egingo duten Zinemaldiko hemeretzi film berriren izenburuak jakinarazi dituzte Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak eta Ruth Perez de Anucita komunikazio arduradunak. Espainiako Estatuan ekoitzitako filmak dira denak eta Jose Luis Cuerda, Iciar Bollain eta Carlos Vermut zinemagileenak dira filmak, besteak beste.
Zinemaldiko Sail Ofizialean, New Directors sailean, Zabaltegi-Tabakalera sailean eta Perlak sailean aurkeztuko dira filmak. Horien artean nabarmentzen dira Isaki Lacuesta zuzendariaren
Entre dos aguas filma, Carlos Vermuten
Quién te cantará filma eta Jose Luis Cuerdaren
Tiempo después filma,
Amanece que no es poco pelikularen ondorengoa dena. Filma guztietaz gain, telesail bat ere aurkeztu dute; Enrique Urbizuk eta Jorge Doradok zuzendutako
Gigantes telesaila, hain zuzen. Aurkeztutako pelikula guztiak ikusteko, egin kontsulta
Zinemaldiaren webgunean.