Erremonte jaialdia jasoko du Atano III.a frontoiak
Aspanogi elkartearen aldeko erremonte jaialdia jokatuko dute Atano III.a frontoian. Abuztuaren 5ean izango da jaialdia, 17:00etan. Formatu triangularra jokatuko dute momentuko sei erremontista profesional onenek: Urriza-Ion, Uterga-Etxeberria III, Ezkurra II-Barrenetxea IV. Sarrerek 5 euro balioko dute eta lortutako dirua Aspanogirentzat izango da.
“Txapelketa honek lau esparru nagusi elkartzen ditu: kirola, gure kultura, tradizioa eta solidaritatea”, adierazi du Martin Ibabe Kirol zinegotziak.