Espartxoko zubia egiteko lur-sail bat desjabetuko dute
Txomin Eneako Espartxoko zubia aldatzeko Plan Berezia aurrera eramateko lur-sail bat desjabetuko du Donostiako Udalak. Espartxo baserriak aparkaleku gisara erabiltzen duen eremua da desjabetuko dutena, Uba bideko 2. eta 4. zenbakien artean dagoena. 353 metro karratuko azalera du.
Proiektuaren exekuzio lanen testuinguruan, oinezkoentzako pasabide bat eta baserrira iristeko eskailerak egingo ditu udalak. Igogailu bidezko konexioa ere egingo dute, eta bere mantentzea baserriko bizilagunen kontura geratuko da etorkizunean.