Karlos I.aren azpiko oinezkoen pasabidea urte bukaerarako prest egon daiteke

Aurrera doa Karlos I.aren azpiko oinezkoen pasabidea eta haurrentzako parkea egiteko proiektua. Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak Insuuru arkitektoen enpresak idatzitako proiektua onartu du, eta 338.913 euroko aurrekontua izango du. Aldiz, lanak egiteko epea lau hilabetekoa izango. Horrela, urtea bukaerarako prest egotea aurreikusten du udalak.
Haurrentzako parkea egiteko, pasabide azpiko aparkalekuen zati bat kenduko dute. Hain zuzen ere, zazpi aparkaleku gutxiago egongo dira lanak bukatzerakoan. Parkeak rokodromoa, sokak, jokoak eta eserlekuak izango ditu. Eremuko argiztapena ere hobetuko dute, gunea erabilgarria izateko egun argitan eta iluntzean.