
Realeko emakume eta gizonek
Granadilla eta
Villarrealen aurka jokatuko dute, hurrenez hurren, euren ligetako lehen jardunaldia. Futbol federazioak gaur egin ditu ligako jardunaldien zozketak, eta talde donostiarrek badakite jada zein izango den euren denboraldiko egutegia.
Gizonek abuztuaren 19ko asteburuan jokatuko dute ligako lehen partida, Vila-realen. Hirugarren jardunaldian, berriz, denboraldiko lehen derbia jokatuko dute Eibarren kontra, Ipuruan, iraileko lehen asteburuan.
Emakumeek, berriz, Tenerifera egingo dute ligako lehen bidaia, irailaren 9ko asteburuan Granadillaren zelaian jokatzeko. Athleticen aurkako lehen derbia urriko bigarren asteburuan jokatuko dute, Bilbon.
Esteka hauetan kontsultatu daitezke
emakumeen eta
gizonen ligako egutegi osoak.