Ontzi Museoko kanpaia. (Argazkia: Ontzi Museoa)
Ontzi Museoko kanpaia berriro entzun daiteke Kaian. Izan ere, aurrerantzean iragarriko ditu itsas ondarearekin zerikusia duten gertakariak eta ospakizunak. Santiago eguna iragarriz eman dituzte lehen kanpai-hotsak, 13:00etan, itsas munduko ospakizuna delako. Horrela, hainbat urtez isilik egon ondoren, museoko kanpaiaren hotsa berreskuratu dute.
Kanpai-hotsak identifikatzeko foiletoa argitaratu du museoak, kanpaia balioan jartzeko. Besteak beste, joko dute
Irabazle kanpaia, Kontxako Banderaren irabazleen omenez; eta
Harrera kanpaia, agurtzeko kaira gerturatzen diren ondare balioa duten itsas ontziak edo itsas ondarearen arloan lan egiten duten eragileak.
XVIII. mendearen erdialdean eraiki zuten Donostiako Kontsulatuaren lonjako dorrea, eta jatorrizko kanpaia mantentzen du, 1799an datatua. Kanpaiaren jatorrizko eginkizuna zen marinelei deia egitea itsas sorospenerako, ontzietan sortzen ziren suteak itzaltzeko, edo bestelako istripuetarako.