Udal langileei iazko lansarien igoera ordainduko diete
Donostiako Udal Gobernuak erabaki du udal langileei 2017ko lansarien igoera ordaintzea. Hain zuzen ere, aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera %1,5ekoa da igoera, eta uztailaren 1etik aurrera %1,75ekoa.
Juanra Viles Lehendakaritzako zinegotziak eman du erabakiaren berri. Une honetan, langileen enplegu baldintzak hitzartzeko negoziazioak egiten ari dira, eta horren ondorio dira aipaturiko igoerak.