Zuatzun aparkaleku berriak jarri ditu udalak
Donostiako Udalak aparkatzeko plaza berriak jarri ditu Zuatzu enpresa parkean. 25 eta 30 bitartekoa da aparkaleku kopurua, eta Zuatzuren bukaeran dagoen biribilgunean daude kokatuta.
“Zuatzuko langileen aparkaleku gehiago izatearen eskaerei erantzun bat emateko lan egin dugu, eta guri dagokigun esparruan aritu gara”, azaldu du Pilar Arana Mugikortasuneko zinegotziak. “Aparkaleku plaza gehiago jarri ditugu egun dagoen aparkaleku falta hori arintzen lagundu ahal izateko”.
Zuatzu enpresa parkean mugikortasun plan bat lantzen ari da udalarekin batera. Mugikortasuna hobetzea eta aparkalekuen arazoa konpontzea du helburu.