Estropada ugari egongo dira datozen egunetan
Lau ligetan parte hartzen ari dira Donostiako traineruak aurtengo udan, eta denak ere maila ederra ematen ari dira. Asteburuan zazpi estropada egongo dira aukeran arraun zaleentzat, eta horretaz gain, asteartean, Euskadiko Traineru Txapelketa egongo da jokoan, Lekeition, 12:00etan. Donostiarraren gizonek eta emakumeek parte hartuko dute Euskadiko lehian, hirugarren postuan sartu baitziren biak ere Gipuzkoako txapelketan. Arraun Lagunakek ezingo du parte hartu, kanporatua izan baitzen Gipuzkoako txapelketan, ez zegokion kale batetik sartzeagatik.
ASTEBURUKO ESTROPADAK
TKE liga
- Getxoko Estropaden XL. Ikurriña – JA Agirre Lehendakariaren XIV. Omenaldia. Larunbatean, 18:00etan.
- Santurtziko XXXIX. Ikurriña. Igandean, 12:00etan.
- Getxoko X. Ikurriña. Larunbatean, 17:45ean.
- VII. Euskotren Bandera. Igandean, 11:45ean, Getxon.
- II. Bandera El Correo – Kutxabank. Larunbatean, 12:00etan, Lekeition.
- XXXIII. EL CORREO – BBK IKURRIÑA. 1. jardunaldia. Larunbatean, 12:35ean.
- XXXIII. EL CORREO – BBK IKURRIÑA. 2. jardunaldia. Igandean, 12:00etan.
Erlazionatutako edukiaDonostiarra Gipuzkoako hirugarrena izan da emakumeetan eta gizonetan