Aste Nagusiko egitaraua aurkeztu dute Intxaurrondon
Golden Apple Quartet taldeak abesti bana eskaini dute aurkezpenean.
Zortzi egun eta hamaika proposamen. Batzuk ohikoak izango dira, eta beste batzuk berriak. Festa irekiak eta hiri guztiarentzako. “Hiri guztiarentzako eta pertsona guztientzako jaiak izan behar dute, nahieran gozatzeko aukerarekin”, azaldu du Goiak. “Eraso sexistak soberan daude, eta aurtengo zapiarekin hori da aldarrikatu nahi duguna”, gaineratu du alkateak.
Udalaren programa ofiziala kanoikadarekin abiatuko da, eta egunez egun adin guztietarako jarduerak egongo dira hiri osoan zehar. Berritasunen inguruan hitz egin du Gurpegik: “482 jarduera eta 30 gune izango ditu Aste Nagusiak. Esaterako, Altza eta Intxaurrondoko guneak berriak dira”. Su artifizialen programa eta Sagueseko kontzertuak ere azpimarratu ditu.
Egitarauaren inguruko informazioa Aste Nagusiaren webgunean topa daiteke. Aldi berean, telefono eta Ipad-etarako aplikazioa eskuragarri dago.
Abuztuaren 11tik 18ra izango da Donostiako Aste Nagusia. Kartelak dagoeneko aurkeztu zituzten, bai festena eta bai su artifizialena. Gaur, berriz, egitarauaren berri eman dute Intxaurrondoko Sagastieder plazan. Bertan izan dira, Eneko Goia alkatea eta Alfonso Gurpegi Festa Jardueretako zinegotzia. Intxaurtze abesbatzak eta