Argazkia: Donostiako Udala
Udalak Bretxako merkatu berriaren proiektua herritarren artean ezagutzera emateko informazio panel batzuk estreinatu ditu gaur. Panelak Bretxako plazaren erdian dagoen eraikinean kokatu dituzte, eta proiektuaren ardatz nagusiak azaltzen dira bertan. Eraberritze proiektuaren inguruko informazioa eskaintzeaz gain, Bretxaren ibilbide historikoa errepasatzen dute ere panelek, garaiko argazki zaharrez lagunduta.
Bretxako eraberritzearekin, eraikinean zerbitzu publiko berriak eskainiko dira. Zehazki, osasun zentro bat eta erabilera anitzeko kirol instalazioak eraikiko dituzte Arraindegia eraikinean. Proiektuak merkatua kalearen arrasean egotea eta merkatuaren ingurunea oinezkoentzako irisgarriagoa egitea du ere helburu.