Antiguako ostatu batek sortzen duen zarata salatu dute hainbat auzotarrek
Duela hilabete batzuk Heriz pasealekuan dagoen Koisi ostatuak eragindako zaratak salatu zituzten hainbat auzotarrek. Donostiako Udalarekin bildu ziren arazoari irtebidea bilatzeko. Ordea, arazoak bere horretan jarraitzen du. Hori salatzeko, auzotarrak protesta egiten hasi dira beraien etxeetako balkoi eta leihoetan pankartak jarrita.