Beñat Gaztelumendi bertsolaria, 2017ko ‘Bertsopiropoteoan’. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Donostiako Piratek
Bertsopiropoteo saltseroa egingo dute ostiralean, abuztuaren 3an. Aurten ere, Aste Nagusiaren aurretik “motorrak berotu eta espazio publikoa herritarrena dela aldarrikatzeko”, bertsolaritza eta poteoa uztartuko dituen kalejira egingo dute 19:00etan, Akerbeltz tabernatik hasita. Bertsolariak
Miren Amuriza eta Onintza Enbeita izango dira, eta aurten, dantzak garrantzia izango du festan, salsak hain zuzen ere.
Kalejirako geldialdi bakoitzean, bertsolariek abesteaz gain, dantza Nerea Hernandez irakasleak salsa pausu bat erakutsiko die parte-hartzaileei, eta kalejiraren amaieran, salsa festa egingo dute Parte Zaharreko Aurresku tabernan. Kalejiran zehar ikasitako salsa pausuekin dantzaz gotzatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek festan.
Jai askeak eta “ligoteo sanoa” sustatzeko egitasmoko antolatzaileek
Bertsopiropoteo saltserora mozorrotuta joateko deialdia luzatu dute, eta norberak bere edalontzi berrerabilgarria eramateko gomendioa egin dute.