Jardunaldi hunkigarria bizi zuten Intxaurdiko jokalariek eta sahararrek. (Argazkia: Intxaurdi K.E.)
Oporrak bakean programaren arduradun bati esker, Saharatik Donostiara uda pasatzera etorritako neskek futbol jardunaldi batez gozatzeko aukera izan zuten uztailaren 18an. Intxaurdi K.E. taldeko jokalariekin batera entrenamendu bat, partidu bat eta otordua egin zuten Cesar Benito futbol zelaian.
Jardunaldia amaitu ondoren, Intxaurdi taldeko eta
Oporrak bakean programako eskumuturrekoak elkar trukatu zituzten jokalariek eta sahararrek. Bestalde, Intxaurdik hainbat kamiseta oparitu zizkion programari, Saharara itzultzean neskek futbolean jokatu ahal izateko.
Esperientzia hunkigarria izan zen jokalarientzat eta baita harrera familia eta monitoreentzat ere. Horregatik, etorkizunean horrelako jarduera solidario gehiago egitea espero du Intxaurdi K.E. taldeak.