Errondo gaina pasealekura joateko espaloia berrituko dute
Errondo gaina pasealekura joateko espaloia berrituko du Donostiako Udalak. Bidea egonkortzeko eta berritzeko lanak onartu dituzte.
Apirilean lurjauzi bat egon zen, eta, ondorioz, Errondo gainako errepidearen sarrera eta irteera moztu egin zituzten egun batzuetan, orain, kaltetutako espaloia konponduko dute. Gainera, apirilean izandako euriteen ondorioz, espaloi bereko baranda kaltetu zen, eta hori ere konponduko dute. Hiriko mantentze lanak egiten dituen UTE Hobetu enpresak egingo ditu lanak, egoera bere onera itzultzeko. Lanek hilabete iraungo dute, eta aurrekontua 64.186, 99 eurokoa da.
Oinezkoen zein ibilgailuean zirkulazioan eragina du egungo egoerak, udalaren esanetan. Oinezkoek errepidetik joan behar izaten dute, ibilgailuentzako bide bakarra dago, eta semaforo bidez kontraolatutako bidea egin behar izaten dute.