Donostiako suhiltzaileak. (Argazkia: Lide Ferreira)
Suhiltzaileek Garberako parketik koordinatuko dituzte Gipuzkoako larrialdiak aurrerantzean. Izan ere, akordio batera iritsi dira Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia, guztien onurarako. “Suhiltzaileen parkea oso toki onean dago, eta leku egokiena da handik kudeatzeko Donostian eta inguruko herrietan egon daitezkeen larrialdiak”, azaldu du Eneko Goia alkateak.