Elvira Bonafacio idazleak egonaldia egingo du Belfasten
Beste hitzak–Other Words jardueraren azken txanpan. Autore gonbidatu gisa joango da Curaçao uhartean jaiotako Bonifacio, euskal idazleen lekua hartuz, iraila eta azaroa bitartean.
Donostia Kulturak gidatzen du Beste hitzak proiektua eta bosgarren aldia du. Bonafacioren sorkuntza proposamenak ezin hobeto bat egiten du Beste hitzak egitasmoaren filosofiarekin, Donostia Kulturaren hitzetan. Izan ere, kultur aniztasuna eta identitatea hartu ditu ardatz narrazio edota antzezlan forma hartuko duen idazlanak.
Curaçao, autonomia maila altua duen Herbehereetako lurralde bat da. Kariben kokatua dago, eta 300.000 hiztun inguru dituen hizkuntza baten jabe da, papiamentu izenekoa, Aruba eta Bonaire uharteetan ere erabiltzen dena. “Curaçao herriak eta Papiamentu hizkuntzak aukera bikaina izango dute Europan (zehazki Euskal Herrian eta Irlandan) ezagun bihurtzeko”, diote antolatzaileek. Gainera, kontrako norabidean ere, jada Karibeko uharteetako biztanleak Donostiaren berri jasotzen ari direla diote.
Irailerako deialdia zabalik dago
Euskal idazle batek Mazedoniako bidea hartuko du 2018ko irailean, literatura egonaldia egiteko, Beste hitzak jardueraren ordezkari gisa. Literatur lan bat ontzeko helburuarekin, zortzi aste emango ditu Bitola hirian aukeratutakoak, eta eskaera egin dezakete dagoeneko interesa dutenek. Beste hitzak jardueraren webgunean topa daiteke informazio guztia.
Europako zenbait hizkuntza komunitate txiki edo gutxituen arteko literatur trukerako sarea da Beste hitzak. Urtean komunitate bakoitzeko bazkide banak bi idazle hautatzen ditu Europako beste bi lurraldetan egonaldiak burutzeko; eta beste lurraldeetatik datozen bi idazleri harrera egiten die. Egonaldi horietan sortzen diren lanak itzultzen dira komunitate parte hartzaileen hizkuntzetara, eta ingelesera, webgunean zein paperean zabaltzeko.
Elvira Bonafacio idazleak zortzi aste pasako ditu Belfasten,