Kirol elkarteetan euskara sustatzeko metodologia zabalduko dute
Erreportaje zabala egin zion IRUTXULOKO HITZAk. “Añorga KKEn egin ziren neurketek erakutsi zuten entrenatzailearen hizkuntz jarrerak erabateko eragina zuela haurren hizkuntz joera eta ohituretan”, diote euskara zerbitzutik. Horrela, pixkanaka, Donostiako kirol elkarte gehiagotara zabaltzea erabaki zuten. 2017-2018 ikasturtean hamar kirol elkartetako 77 taldetan garatu dute metodologia:
Donostiako hainbat kirol elkartetan KEES metodologia ezartzeko hitzarmena onartu du Tokiko Gobernu Batzordeak. Metodologia hori erabiliko dute kirol elkarteetan euskara sustatzeko, eta hitzarmenaren aurrekontua 33.000 eurokoa da. Orain arte Ekin Kirola enpresarekin bideratu du proiektua udalak. Aurrerantzean, kirol elkarte gehiagotara zabaltzeko asmoa dagoenez, zerbitzua eskaintzeko deialdi berri bat egingo dute.
Zer da KEES Metodologia? Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko Metodologia da. Metodologia horrek kirol hezitzailea edo entrenatzailea du ardatz. Helburua da kirol hezitzaileak euskaraz egitea beti haurrei, eta haurrek euskara hitz egiteko ohitura ahalik eta modu naturalenean izatea. Entrenatzaileek baliabideak eta tresnak ezagutuko dituzte kudeatzeko elebitasunak komunikazioan sortzen dituen egoerak.
2015-2016 ikasturtean, Udaleko Euskara Zerbitzuak Añorga KKEn jarri zuen abian KEES metodologia, egitasmo pilotu gisa, elkartearen laguntza eta inplikazio osoarekin.
- Añorga Kirol eta Kultura Elkartea
- Askatuak Saskibaloi Taldea
- Egiako Saskibaloi Taldea
- Fortuna Kirol Elkartea
- Donostiako Atletiko
- Bera Bera
- Easo Saskibaloi Taldea
- Judo Club San Sebastian
- Gros Xake Taldea
- Realeko atletismo saila