Musika Hamabostaldiak ia ehun ikuskizun izango ditu
La Fura dels Baus antzerki konpainia kataluniarrak irekiko du. Kreazioa ikuskizuna eskainiko dute kataluniarrek, abuztuaren 2an eta 3an, Kursaal Auditorioan. Joseph Haydnen oratoria ospetsuena hartzen du oinarri, eta partitura horren gainean, zabalduko dute imajinario fantastiko eta teknologikoa. Carlus Padrissak zuzenduko du ikuskizuna, eta musikariak izango dira Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS), Haydn dels Baus abesbatza, eta Alicia Amo (sopranoa), Gustavo Peña (tenorea) eta Thomas Tatzl (baritonoa) bakarlari gisa, Jose Ramon Encinar musika-zuzendariaren aginduetara. La Fura dels Baus 2009an egon zen Musika Hamabostaldian azkeneko aldiz.
Musika Hamabostaldiaren egitarau osoa kontsulta daiteke jaialdiaren webgunean.
INAUGURAZIO EGUNEKO EGITARAUA (abuztuak 2)
Donostiako 79. Musika Hamabostaldiak 93 ikuskizun izango ditu, eta ohiko inaugurazio egunarekin abiatuko da aurtengo ekitaldia ere. Horrela, gaur, abuztuak 2, Donostiako hainbat txokotan eskainiko dituzte doako kontzertuak, adin guztietako publikoarentzako (behean egitaraua).
Programazioari dagokionez,
- David Six, pianoa. Juan Luis Goenaga, margolana zuzenean. Between the stations. Debussy, Chopin eta Six-en lanak. Kursaal Auditorioko Foyer-a (12:00).
- Cuarteto Idomeneo. Udaletxea (12:00).
- Quinteto Alaia. Konstituzio Plaza (12:00). Gipuzkoako Plaza (17:30).
- Txistu Trio. Miramar Jauregia (12:00). Urdaneta kalea, oinezkoen alderdia (18:00).
- Easo Araotz Abesbatza. Udaletxea (18:00).
- Uniqart Dance Company. Udaletxeko terrazak (19:00).
- Schola Gregorianista Donosti Ereski. San Bizente eliza (20:30).
- Kantu Errezitala. San Telmo Museoa (20:30).
- Hamabostaldi Solidarioa. Paula Iragorri, Haizea Muñoz eta Amaia Zipitria. Berra Zaharren Egoitza (11:30). Zorroaga Zaharren Egoitza (17:30).
- Son pa bailar. Aldakonea Zaharren Egoitza (17:00).