Autobus eta tren zerbitzu bereziak jarriko dituzte Aste Nagusian
Dbusen webgunea.
Renferen zerbitzu bereziak
90 tren berezi jarriko ditu Renfek Aste Nagusiko gaueko zerbitzua indartzeko. Goizaldean gazte asko Donostiatik etxera itzuliko direla aurreikusi du Renfek eta, mugimendu hori erraztu eta trenaren segurtasuna eskaini nahian, 23:35tatik 05:38tara arte tren bereziak jarriko dituzte Tolosara eta Irunera.
Ohiko tren zerbitzuak ere indartu dituzte, su artifizialak ikusteko, batez ere. Orotara, 45.000 plaza eskainiko ditu Renfek, eta bidaiari gehien 21:00tatik 23:00etara egotea espero dute.
Egunero, abuztuaren 11tik 18ra, su artifizialen ondoren Dbusen autobus zerbitzuak 00:50tara arte luzatuko dituzte, eta 01:00etatik 05:00etara auzoetara doazen gautxorien zerbitzuak hasiko dira Bulearretik. Gainera, Ama Birjina Bezperan –abuztuaren 14an–, gau osoan zehar jarriko dituzte gautxoriak, goizeko ohiko zerbitzuak hasi arte.
Bestalde, hainbat trafiko mozketa egingo dituzte Bulebarrean. Izan ere, abuztuaren 11n arratsaldeko bostetatik bederatzietara itxita egongo da, eta 14an 14:45tatik 19:30tara ere itxiko dute, Bizikletafesta dela eta. Horietaz gain, gauero 21:30tatik 00:15etara su artifizialak direla eta Bulebarra itxita egongo da. Mozketa horiek direla medio, hainbat aldaketa jasango dituzte Bulebarretik ateratzen diren autobus zerbitzuek.
Gaueko zerbitzu bereziez gain, hilaren 11tik 15era ere autobus zerbitzu bereziak eskainiko ditu Dbusek, Illunbeko zezenketak direla eta. Grosetik, Antiguatik eta Bulebarretik aterako dira Illunbera joango diren autobusak, eta zezenketak bukatu ostean itzultzeko autobusak ere egongo dira. Bestalde, Pasealeku Berriko barraken instalazioa dela eta, abuztuaren 6tik 22ra ez dute 39.Urgull autobus zerbitzua emango.
Autobus zerbitzuen aldaketa guztiak zehatz-mehatz ezagutzeko, kontsultatu