Donostiako etxe turistikoen ordenantzari helegitea jarri diote
Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak (MLBN) Donostiako etxe turistikoen ordenantzari. Gainera, ordenantza lehiaren eta ekonomiaren arautzearen “kontrakoa” dela deritzo batzordeak.
Donostiako ordenantzak etxe turistikoek lehenengo solairuan edota behekoan egon behar dutela dio, salbu kalerako irteera zuzena badute. Horrezaz gain, hiriko zonalde batzuetan etxe turistiko gehiago egitea debekatuta dago. Batzordeak udalari eskatu zion ordenantzan sartutako baldintza batzuk justifikatu edo ezabatu zitzala, baina ez du erantzunik jaso. Beraz, helegitea aurkeztea erabaki du.
Donostiako ordenantzari helegitea jartzeaz gain, Bilbokoari ere jarri dio Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak.
Herritarrak babesten ez dituela eta kontsumitzaileak kaltetzen dituela egotzita, helegitea jarri dio