Euskararen inguruko jardueretarako diru laguntzak emango ditu udalak
Euskara Zerbitzuak proposatutako erabaki hauek hartu ditu Tokiko Gobernu Batzordeak: Donostiako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren 6. plangintza aldia onestea; euskaltegiei diru laguntzak emateko oinarriak onartzea, Donostian erroldatuak dauden langabetuentzako euskara ikastaroak antolatzeko (38.000 euro); eta Gipuzkoako Bertsozale elkarteari 22.000 euroko laguntza ematea, Gu ere bertsotan proiektuaren kostua finantzatzeko (Ikas orduetan bertsolaritza lantzeko proiektua da).
Donostiako Udalak diru laguntzak emango dizkie hiriko euskaltegiei eta euskararen munduko beste jarduera batzuei, euren lana babesteko.
Hain zuzen,