‘Etxeko saltsak’ antzerkia irailean ikusi ahal izango da Donostian. (Argazkia: Donostia Kultura)
Donostia Kulturak aditzera eman du irailean Donostian egongo den kultur eskaintza, eta gustu guztietarako jarduerak daude. Antzoki Zaharrean, Viktoria Eugenian, auzoetan, eta beste hainbat tokitan egongo dira antzerkia, dantza, musika, zinema eta erakusketak, besteak beste.
Hainbat antzerki nabarmentzen dira iraileko programazioan, hala nola,
Magia de la mente, no te creas la verdad (abuztuaren 29tik irailaren 2ra),
Juntos (30etik 2ra),
Las bicicletas son para el verano (5etik 9ra),
El enjambre (7tik 9ra) eta
Etxeko saltsak (13tik 16ra). Kaleko antzerkia ere egongo da;
Chef Nature 5ean eta
Sefini 28an, esaterako.
Dantzaren alorrean, irailaren 12ko
Invisible Beauty eta 22ko
Luz nabarmentzen dira, besteak beste. Bestalde, abuztuaren 31n eta irailaren 1ean Gazteszenan egingo duten
Dantz Festival jaialdia eta 15ean ospatuko duten VII. Intxaurrondo Eguna dira musika eskaintzatik jarduera erakargarrienak.
Zinemari dagokionez, 66. Donostiako Zinemaldiaz gain (21etik 29ra), 20an Okendon emango duten
The Grand Budapest Hotel filma da aipatzekoa, 2014an lau Oscar sari irabazi baitzituen. Hainbat erakusketa ere egongo dira ikusgai irailean, hala nola, urriaren 28ra arte San Telmo Museoan egongo den
Artea eta mitoa. Pradoko jainkoak edota irailaren 30era arte San Telmo Museoan bertan egongo den
Black is Beltza erakusketa.
Kultura programazio guztia ezagutzeko eta informazio guztia lortzeko, kontsultatu
Donostia Kulturaren webgunea.