Ciudadanosek ere piraten txupinazoa Altsasuko Gurasoek botatzea galaraz dezala eskatu dio alkateari
Covite elkarteak Eneko Goia alkateari egindako eskaerarekin bat egin du Ciudadanos alderdiak, eta Altsasuko Gurasoek piraten txupinazoa ez botatzeko eskatu dio alkateari.
Alderdiak zabaldu duen oharrean azaldu duenez, jarduera hori sustatzea “ezker abertzalearekin lerratzea” da, zeinek, Ciudadanosen arabera, “erasotzaileak babestu” eta “biktimak eta haien familiak jazarri” egiten dituen. Altsasuko Gurasoek piraten txupinazoa botatzeak “biktimak umiliatzen” dituela salatu du Ciudadanosek. Alderdiaren ustez, horrelako mezuak “bizikidetza demokratikoari errespetu falta” dira, eta “gorrotoa bultzatu, erasotzaileak babestu eta bortitzen inpunitatea” sustatzen dute.
Ciudadanosekin bi dira jada Coviterekin lerratu diren alderdiak, asteazkenean PPko zinegotzi Miren Albisturrek ere gutun bat bidali baitzion alkateari, Coviteren eskaera babestuz.
Asteartean