'Diasporaren hotela' irekiko dute Añorgan
Euskal Kultura erakundeak azaldu duenez, “tokiko historia, Donostian eta aldi berean naturaren erdian kokatuta egotea eta diasporarekiko lotura eta engaiamendua” izango dira hotelaren ezaugarriak.
Hamaika gela izango ditu hotelak eta, Euskal Kulturaren arabera, “keinu argi bat” egingo diote euskal diasporari. Izan ere, apaindura askok munduko euskal etxe eta komunitatekin zerikusia izango dute, erakundearen asmoa hotela “Euskal Herriko eta bere diasporako euskaldunen lokarri” izatea baita.
Heredad de Unanue hotela irekiko dute hilabete honetan Añorgan, Unanue-Zar baserri historikoaren erakin berean. Donostiako baserri zaharrenetarikoa da Unanue-Zar eta,