Eraso matxisten kontrako kanpaina areagotuko dute Aste Nagusian
BAIetzik gabe EZETZ da! leloa eramateaz eta Zurriolako zubiko faroletan zapi erraldoiak jartzeaz gain, beste hainbat jarduera egingo ditu udalak erasoak saihestu eta hauei aurre egiteko:
Jazzaldiarekin batera Donostiako Udaleko Berdintasun sailak martxan jarritako eraso matxisten kontrako kanpaina Aste Nagusian zehar areagotuko dutela azaldu du udalak.
Jaietako zapiek eraso matxisten kontrako
- Sei metroko pankarta jarriko dute udaletxean, Aste Nagusi guztian eskegita egongo dena.
- 100.000 liburuxka uzten ari dira hiriko buzoietan, non, jarduera protokoloa azaldu eta hiriko zerbitzu publikoak laburtzen diren.
- Hezitzaileek emakumeei zuzendutako liburuxkak banatuko dituzte, non, erasoak eta tratu txarretako harremanak saihesteko gomendioak ematen diren eta, aldi berean, gizonei eraso matxisten kontrako jarrera aktiboa eskatzen zaien.
- Informazio puntu finko bat jarriko dute Bretxan. Larunbateko ordutegia 18:30-04:00 izango da eta gainontzeko egunetakoa 12:00-14:00 eta 18:30-22:30. Hilaren 14 ko gauean (Ama Birjina Bezpera) 04:00ak arte egongo da irekita.
- Tabernetan eraso matxisten kontrako jarduera protokoloa azaltzen duten liburuxkak banatu dira, eta baita kartela, txapak eta lelodun ahozapiak ere.
- Taxi gidariek ezezetzda.eus webguneko informazio gaurkotua izango dute. Halaber, erasoren bat ikustekotan markatu beharreko telefonoa ikusgai izango dute ibilgailuko aire-freskagarrietan.
- Dbusen, eskaripeko geldialdien zerbitzuaz gain, kanpainaren publizitatea eta arreta telefono zenbakiak jarriko dituzte pantailetan.
- Sare sozialetan lau traola sortu dituzte: #ezezetzda #niksinistendizut #noesno #yositecreo