Gizon bat atxilotu dute eraso sexista bat egiteagatik
Eraso sexista bat gertatu zen asteazken goizaldean, eta bi gizon atxilotu dituzte. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizeko laurak aldera izan zen gertaera, Parte Zaharrean. Azaldutakoaren arabera, 35 urteko gizon batek «izaera sexualeko ukituak» egin zizkion emakume bati kalean. Emakumearen bikotekideak geratzeko eskatu zion, eta orduan, gizona eta harekin zegoen beste lagun bat oldartu egin zitzaizkien. Bikoteak atari batean hartu zuen babes, handik hurbil; gizon erasotzaileek sarrerako kristala hautsi zuten, baina Ertzaintzaren patruila batek geldiarazi zituen. 35 urtekoa sexu abusua egitea leporatuta atxilotu zuten; bestea, eragindako kalteengatik.