Gazteentzako dantza ikastaroa eskainiko du Haatik konpainiak
Berrikuntzak dakartza Haatik dantza konpainiak, 2018-2019 ikasturterako, eta horien artean dago gazteei zuzendutako dantza ikastaroa.
Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzarekin, urritik maiatzera eskainiko dute ikastaroa, (H)ik Dantza Ikasi programaren barnean. Eskolak zuzenduak egongo dira hamasei urtetik gorako gazteei, euskal dantzan ibilbidea dutenak. Urtean zehar hainbat koreografiak ikasiko dituzte ikasleek. Horretarako, sorkuntza prozesuak biziko dituzte eta teknika anitzak landuko dituzte.
Asmo da “Lurraldeko dantzari gazteei motibazioa ilusioa, eta noski, formazioa eskaintzea”. Parte Zaharreko Aiert Beobidek gidatuko du ikastaroa, konpainiako zuzendaria dena, hain zuzen. Beobidek laguntza jasoko du konpainiako beste dantzari batzuen eskutik. Gipuzkoako Dantzaguneak Errenterian duen egoitzan izango dira eskolak.
Ikastaroan parte hartzeko izen ematea egin daiteke jada, Haatik konpainiaren webgunearen bidez. Hilabetean 30 euro ordaindu beharko ditu ikasle bakoitzak. Edozein zalantza edo argibiderako idatz daiteke haatik@haatik.com posta elektronikora.