Korrikaren iragarkirako partaideak behar dituzte
Euskal Herri osoa zeharkatuko du Korrikak, berriro ere, 2019ko apirilean. Atzera kontaketa hasi dute AEK-ko lagunek, eta prestaketetan buru-belarri dabiltzala diote. Hainbat lanen artean, 21. Korrika iragarriko duen iragarkia filmatuko dute irailean, eta laguntza eskatu dute: “Zure laguntza nahi dugu: bai parte hartzera animatuz, bai deialdi hau ahalik eta gehien zabalduz”.
Iragarkirako partaideak behar dituzte: protagonistak, figuranteak eta break dance dantzariak. Grabaketa egingo dute aurtengo irailaren 11n, 13an eta 17an. Protagonistek egun pare batean grabatu beharko dute, eta figuranteek, berriz, horietariko egun bakar batean. Profil desberdinetako jendea behar dute, adin guztietakoa. Interesa duenak mezu bat bidali behar du bere datuekin, eta argazki batekin, posta elektroniko honetara: esan@aek.eus.
Jasotako mezu guztiekin, abuztu bukaeran harremanetan jarrriko dira aukeratutakoekin.