Gaur hasiko da Aste Nagusia
egitarau ofizialean eta baita Donostiako Piraten egitarauan ere.
Atzo gaueko Gaua piztu lasterketarekin berotu ostean, gaur hasiko da ofizialki Donostiako Aste Nagusia udaletxetik botako duten kanoikadarekin batera. 19:00etan botako dute kanoikada Alderdi Ederretik, eta Sonakay taldea izango da Artillero abestuko duena aurten, Helduak eta Asolesus taldeen laguntzarekin.
Horren aurretik, 18:15etik aurrera, Gastronomiaren Euskal Anaiartearen Ohorezko Batailoiak ibilbidea egingo du Trinitate plazatik Alderdi Ederrerantz Illunbe taldearen musikarekin batera. Gainera, Los Bebes de la Bulla eta Rockalean taldeek musika eta giroa jarriko dute Erdialdetik kanoikadaren aurretik eta baita ondoren ere.
Aste Nagusi Pirata ere gaur hasiko da Kaian 19:30etan botako duten txupinazoaren bitartez. Horren aurretik, 19:00etan, Ezkila kapitainari eta Matti piratari ongietorria egingo diete Flamenkan. Aurten, Altsasuko Gurasoek botako dute txupina, haiek izango baitira Matti. Ezkila, ordea, Kalepoza kofradia izango da.
Gauean Amaia Monterok joko du Saguesen eta Fan & Go taldeak Flamenkan. Bestalde, jarduera anitz izango dira Donostian, bai