Theo Hernandez atzelariak Realan jokatuko du
duela hilabete Mikel Merino erdilari nafarra klubera iritsi zelarik.
Madrilgo Atletikoko jokalaria izanik, Alavesi utzita 2016-17 denboraldian erakutsitako kalitateagatik eman zen ezagutzera Hernandez. Denboraldi amaieran, Real Madrilek atzelaria fitxatu zuen, eta iazko denboraldian Zinedine Zidaneren agindupean jokatu zuen, Txapeldunen Liga irabaziz. Azken urte horretan, ordea, Hernandezek ez zuen minutu askoz gozatzeko aukerarik izan, eta bere garapena ez eteteko asmoz, talde madrildarrak Realari uztea adostu du jokalariarekin.
Atzelaria ostegun gauean iritsi zen Donostiara eta, osasun azterketa pasatu ostean, gainontzeko jokalariekin bat egin du Realaren denboraldi berria prestatzeko helburuarekin.
Theo Hernandez jokalari frantsesak Realan jokatuko du datorren denboraldian, talde donostiarrak eta Real Madrilek atzelariaren urtebeteko lagapena sinatu ostean. Ezker hegaleko atzelaria Realaren udako bigarren errefortzua bilakatu da,