Zezenketen aurkako manifestazioa egin dute. (Argazkia: Beñat Parra)
Zezenketarik ez, ez Donostian, ez inon! lelopean abiatu dute zezenketen aurkako manifestazioa Bulebarretik. Ehunka pertsona bildu dira bertan, eta Erdialdetik ibilbidea egin dute gaurtik asteazkenerarte Illunben egingo dituzte zezenketak salatzeko.
Donostia Antitaurina Orain, Eguzki eta Askekintza taldeek antolatu dute manifestazioa, haien aburuz “onartezina” baita animaliak gizakion dibertsiorako era horretan “zapaltzea”. Era berean, Donostiako Udalak zezenketei ematen dien babesa eta sostengua ere salatu dute manifestazioan, haien arabera, zezenketak ez baitira ekimen pribatu bat Donostian.
Hona manifestazioko argazkiak: