Baltsak muntatzen ibili dira goizean Piratak. (Argazkia: Beñat Parra)
Urtero bezala, Donostia abordatuko dute gaur arratsaldean Piratek. Goizean, ordea, baltsak muntatzen ibili dira, eta euria ari bazuen ere, giro polita egon da Kaian. Pixkanaka jendea bertaratzen joan da, palet, poltsa eta flotagailuz kargatuta.
Batzuek lo gutxi egin badute ere, lan eta lan ibili dira piratak, arratsaldean Donostia abordatu ahal izateko. Bestalde, aipatzekoa da aurten ere muntaketan lan egin duten pirata bolondresen lana, primeran antolatu baitira.
Orotara, 200 baltsa baino gehiago eta 1.400 pertsona inguru egongo dira uretan, Donostia abordatzeko irrikaz.
Hona muntaketan egindako hainbat argazki: