Bandera festa!
KAE 2 liga
Euskotren liga
ETE liga
Izugarria izan da asteburua Donostiako traineruentzat, hiru banderekin. Arraun Lagunaken emakumeen traineruak egin du lorpenik handiena, Euskotren ligako lehen bandera eskuratuta, Ondarroako uretan. Orain arte San Juanek zituen irabaziak ligako estropada guztiak, baina segida hori apurtzea lortu zuen Lugañene traineruak larunbatean, azken txanpan San Juan eta Oriori aurrea hartuta.
Beste bi banderak Donostiarrak ekarri zituen hirira. B ontziko gizonek Pasaian irabazi zuten igandean, KAE-2 ligan; emakumeek, berriz, ETE ligako bosgarren bandera astindu zuten Ondarroan.
Bandera guztiak hirian barrena ibili ziren igande arratsaldean. Harrerak egin bai zizkieten talde bati zein besteari, zaleen artean. Arraun Lagunakeko arraunlariek Konstituzio plazako balkoitik astindu zuten euren bandera, Donostiako alkate Eneko Goiak egindako ongietorrian.
TKE ligan, Donostiarrako gorengo taldeak asteburu gorabeheratsuagoa izan du. Larunbatean bederatzigarrena izan zen, eta, igandean, bosgarrena.
TKE liga