Asteburuko bi sexu erasoen aurkako elkarretaratzea egin dute
Donostiako Piratek eta mugimendu feministak deituta, Aste Nagusiko lehenengo asteburuan gertatutako bi sexu erasoen aurkako elkarretaratzea egin dute gaur Bulebarrean.
Bertara hurbildu diren herritarrek elkartasuna eta babesa adierazi dizkiete agresioen biktimei, eta “ikusezinak geratzen diren beste hainbat eraso” salatzeko deia egin dute. “Sasi guztien gainetik jaiaz gozatzen, babes sareak indartzen eta autodefentsa feministari ekiten” jarraituko dutela adierazi dute ere piraten hitzartzean.