[Irudiak] Olatuei aurre eginez, piratek Donostia abordatu dute
Ekaitza arriskuari eta olatuei aurre eginez, Donostiako Piratek hiria abordatu dute beste urtebetez. Ezkila eta Matti arduratu dira txupinarekin abordatzeari hasiera emateaz, eta itsasoratu diren 1.400 lagunek kaitik irteteko komeriak izan badituzte ere, arraunei eta umore onari tiraka azkenean lortu dute Kontxako hondartzara iristea.
Bertan zain zituzten antolakuntzako gainontzeko piratak, eta goizean muntatutako 200 baltsak jaso ondoren, Burrunba elektrotxarangaren musikarekin batera berriro ekin diote jaiari.