Migranteentzako harrera baliabide gehiago exijitu dituzte
Antiguako Txantxarreka gaztetxeak harrera gune bat sortu du migratzaileen beharrei erantzuteko. Ostiraletik, lo egin eta kozinatzeko lekua dute bertan, eta egunean zehar pertsona hauei arreta eskaintzeko prest dagoen talde bat osatu dute gaztetxera laguntzera hurbildu diren herritarrek.
Hala ere, gaztetxea pertsona hauen beharrak asetzeko leku aproposa ez dela gogoratu dute Txantxarrekako kideek, eta bertara hurbiltzen diren migratzaileen kopuruak egunez egun gora egiten duela adierazi dute. Bart gauean hamahiru pertsonek egin dute bertan, eta gaur lau gehiago batuko zaizkiela aurreikusten dute.
Ezinbestekoa iruditzen zaie Donostiako Udalak pertsona hauekiko ardura bere gain hartzea, eta migratzaile askok hirian soilik egun batzuk egoteko asmoa badute ere, beste batzuk bertan geratzeko asmoa dutela gogoratu dute prentsaurrekoan: “Udalak harrera hiri izendatu zuen Donostia, eta pertsona hauek kale gorrian utziko ditu orain?”. Prentsaurrekoa txalo artean amaitu dute, “Inor ez da ilegala!” oihukatuz.
Ertzaintzak elkarretaratzearen antolatzaileetako bat identifikatu du, eta ekitaldia baimenik gabe antolatzeagatik isun bat ezarriko diotela adierazi diote.
Donostiako Harrera Sareak, Txantxarreka gaztetxeak eta hirira iritsitako hainbat migratzailek udaletxe parean elkarretaratzera deitu dute gaur goizean, udala, Gipuzkoako Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari errefuxiatuen egoera latzari erantzuna eman diezaiotela exijitzeko. Bertan eskainitako prentsaurrekoan, hirian jada 20 etorkin kalean geratu direla salatu dute antolatzaileek, eta horiei bihar beste 20 pertsona batuko zaizkiela azaldu dute.
Afrikatik iritsitako errefuxiatu hauek bizi duten egoera larriak “premiazko erantzun eraginkor bat” behar duela adierazi dute hitzartzean, hiriak eskaintzen dituen harrera baliabideak mugatuak direlako: “Gizarte Larrialdietarako Udal Zerbitzuak (GLUZ) hainbat pertsona kalean gelditzera behartu ditu, eta Gurutze Gorriko baliabideetara Gurutze Gorriaren bidez iritsitakoak soilik sar daitezke”.
Hain zuzen, udalaren harrera baliabideek hiru eguneko muga dutela azaldu dute Harrera Sareko kideek: “Bertan dauden egunetan, bazkaldu eta lo egiteko aukera ematen diete, baina hiru egun igarota kaleratuak izaten dira, inolako laguntzarik gabe”. Egoera horren aurrean, Irungo Lakaxita gaztetxearen egitasmoarekin bat eginez,